You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Babeslea: Babesle: Fundaciu00f3n BBVA
Babeslea: Babesle: Fundaciu00f3n BBVA

Erakusketa

2016(e)ko martxoak 18 – 2016(e)ko irailak 4

Gela (Azken Igoera) [Cell (The Last Climb)], 2008
Altzairua, beira, goma, haria eta zura
384,8 x 400,1 x 299,7 cm
Collection National Gallery of Canada, Ottawa
Argazkia: Christopher Burke
© The Easton Foundation / VEGAP, Madril

“Espazioa ez da existitzen; gure izatearen egituraren metafora bat baino ez da”. Louise Bourgeois

Louise Bourgeois (1911–2010) xx. mendean itzal handienetakoa izandako artista zen. Askotariko materialak eta formak jorratu zituen eta ia zazpi hamarkada hartzen dituen corpusa sortu zuen. 

Artista ibilbide luzean, Bourgeisek hainbat kontzeptu eta ideia formal garatu zituen, gaur egungo artearen funtsezko gai bihurtu direnak; horien artean daude lanak giro jakin bat sortzeko taxutzea, antzezpenarekin lotutako formatuak lantzea eta artelanetan psikoanalisiaren eta feminismoaren inguruko nozioak txertatzea. Bourgeoisen eskultura bereziek, marrazki bikainek eta lan grafikoek ez dute parekorik. Ia hogei urtez landu zituen Gelak eta Bourgeoisen arte-ekoizpen zabaleko eskultura-lan berritzaileenen eta probokatzaileenen artean daude. Emozio anitz arakatzen dituzten espazio arkitektonikoak dira; Gela bakoitza mikrokosmos bat da: barrualdea barneko munduaren isla da eta Gelak berak hesiarena egiten du, kanpoaldetik bakantzen du. Gune berezi horietan zama emozional handiko eszenografiak eraiki zituen artistak, aurkitutako objektuak, jantziak, altzariak eta eskulturak modu jakin batean kokatuz. 

Bourgeoisek 60 Gela inguru sortu zituen 1986tik, Artikulatutako gordelekua (Articulated Lair) lana egin eta saila hasi zuen urtetik —seriea hasi baino lehenago egindako bost lan aurrekariak aintzat hartu dira zenbaketan—. Erakusketa honetan lan-multzo horretako adibide ugari bildu dira, inoiz baino kopuru handiagoan.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean