You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Babeslea: Babesle: Fundaciu00f3n BBVA
Babeslea: Babesle: Fundaciu00f3n BBVA

Jarduerak

Solasaldia: Louise Bourgeois
Martxoak 16, asteazkena, 18:30

Jerry Gorovoy, Louise Bourgeoisena laguntzailea eta artistaren fundazioaren (Easton Foundation) gaur egungo presidentea, eta Julienne Lorz, Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak erakusketaren komisarioa, artista frantziar-estatubatuarraren izaeraz eta lanaz mintzatuko dira.

Aldi bereko interpretazioa, ingelesa-gaztelania.

Argibideak

Partekatutako hausnarketak
Apirilak 13 eta 20, 18:30

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu erakusketaren obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak.

Arte arduradunen ikuspegia
Apirilak 13, asteazkena. Petra Joos, erakusketaren komisarioa

Funtsezko kontzeptuak
Apirilak 20, asteazkena. Luz Maguregui, Hezkuntza Koordinatzailea

Babeslea Fundación Vizcaína Aguirre

Argibideak

Sormen saioak

Materialak artean tailerra  +14
Maiatzak 19, osteguna, 18:00–19:45

Latexez egindako soineko bat, egurrezko aulkiak, plastikozko hanka ortopediko bat, brontzezko armiarmak, erabilitako ohe-jantzia, ispiluak eta eskailerak arte moderno eta garaikideko artista nagusietako bat den Louise Bourgeoisen ikonografiaren parte dira. Baina, sortzeko garaian guztiak balio du? Eta gaur egun, zein materialekin lan egiten da? Gure “gelak” sortuko ditugu, gure biltegietan eskuragarri dauden antzinako muntaietako materialak berrerabiliz.

Ehunei eta puntadei buruz tailerra +18   
Ekainak 2, osteguna, 18:00–19:45

Ehuna egiteko artea Louise Bourgeoisen haurtzaroaren parte izan zen, eta konpontzeko emandako puntada horiek bere obra askotan ikusten dira. Ezagutu artelanetan ehunak erabiltzen dituzten XX. eta XXI. mendeetako artista askoren obra, eta ausartu “orratzen botere magikoa” (Bourgeoisen hitzetan) igartzen.

Argibideak

Emanaldia Museoan:
Marion Cajori-ren eta Amei Wallach-en Louise Bourgeois.The Spider, The Mistress and the Tangerine 

Maiatzak 8 eta 22, biak igande

Louise Bourgeois artista hamar urtez grabatu zuten Marion Cajori-k eta Amei Wallach-ek; New Yorkeko estudioan lanean, erakusketetan eta abar. Horren emaitza izan zen Louise Bourgeois.The Spider, The Mistress and the Tangerine film bikaina, 2008an ekoitzi zena. Bourgeoisen Gelak erakusgai daudela eta, filma emango dugu.

Ingelesezko jatorrizko bertsioa. Iraupena: 99 min.

Argibideak

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean